2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

SCRATCH-ekin EGINDAKO JOLASA

Kaixo danoi,

Gaur gelara eramateko baliabide digitalak azaldu nizuen sarreran aipatutako Scracth baliabideari sortutako jolasa ekartzen dizuet. Komentatu nizuen moduan, oso baliabide dibertigarria da, erabiltzeko erraza eta edozein gauza programatzeko aukera ematen duena. 

Nire kasuan, Leire de Prado klasekidearekin jolas bat sortu dut. Programazio erraza erabili izan dugu, baliabide honekin genuen lehenengo kontaktua zelako. Hala ere, programazio bitxia atera zaigula esan dezaket.

Hemen txertatzen dizuet ikus dezazuen amaierako emaitza eta ondo pasatzeko gogoak badituzue, jolasteko. Baina kontuz, jolasean oztopo nahikotxoak sartu ditugu eta laberintoa pasatzea ez da erraza.

Hala eta guztiz ere, komentatzen dizuet arazoak ematen dituela nahiz eta partekatuta egon denok ikus dezagun. Hori dela eta, jokoaren irudia ere txertatuko dizuet, zabaldu ezin izatekotan egindako lanari buruzko idea izan dezazuen. 




Disfrutatu eta frogatu, ondo pasatuko duzue eta!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina