2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

GELARA ERAMATEKO BALIABIDE DIGITALAK

Egun on danoi!

Gaurko sarrera ezberdina izango da. Gaur beste irakasgaietan aurkitutako eta landutako errekurtso digital batzuk erakutsiko dizkizuet. Dakizuenez Hezkuntza eta Teknologia gero eta hurbilago daude. Teknologia dela eta, Hezkuntzarako hainbat aplikazio, programa...sortzen ari dira, ikasleen ikaste-irakaste prozesua motibagarriagoa eta bitxiagoa egiteko. 
Unibertsitatean ditugun beste irakasgaietan, aukera dugu existitzen diren programa eta aplikazio ezberdinak aztertzeko. Aste honetarako, Gizarte Zientzietan lan bat egin behar izan dugu errekurtso digital ezberdinak aurkeztuz. Lan horretan, Gizarte Zientziak teknologiaren bidez irakasteko 6 programak azaldu ditugu eta zuekin partekatu nahiko nituzke, oso interesgarriak, erabilgarriak eta bitxiak direlako.

Gure proposamena Proiektu Globala egitea izanda, hau da, gai orokorra aukeratu eta programa edota aplikazioak gai horren inguruan murgiltzea, hurrengo hauek izan dira hautatuko errekurtsoak:







Horrez gain, beste bi klasekidek azaldutako programak erakutsi nahi dizkizuet, nire arreta deitu dutelako eta oso oso baliogarriak izan daitezkeelako gelan ikasleekin frogatzeko.

Alde batetik, Google Expeditions proiektua. Proiektu honi esker, ikasteari beste esanahia emateko aukera handia da. Oso egokia izan daiteke irakasleek zein ikasleek ikasten eta irakasten denaz disfrutatzeko. Gainera, errutinarekin apurtzen duen proeiktua da, zure burua edozein lekutan kokatzeko aukera ematen duelako. 

Estatu Batuetan duela denboratxo bat martxan jarri zuten eta momentu honetan, Espainian erabiltzen hasi diren proiektua da. Jarraian proeiktua aurkezten duen bideo bat txertatuko dizuet, ikus dezazuen zein motatako errekurtsoak sortzen dituzte, hezkuntza dibertigarriagoa izan dadin.



Bestetik, beste klasekide batez azaldutako Powtoon programa erakutsi nahi dizuet. Hezkuntzara arazorik gabe eraman daiteke. Oso baliabide erraza eta dibertigarria da eta hainbat ekintza egiteko aukera ematen du: bideoak, aurkezpenak, animazioak... Horretarako, errekurtso ezberdinak eskaintzen ditu, plantilak adibidez, eta horien bitartez, zure aurkezpen pertsonalizatua sortzen duzu. Gainera, jarraitu beharreko pausuak nahiz eta ingelesez idatziak egon, oso ulergarriak dira eta ez ditu inolako zailtasunik eragiten. Hala ere, Powtoon zerbait sortzeko zelan egin behar den jakin dezazuen, bideotxo bat adieraziko dizuet. Horrela, erabiltzekotan nora jo behar duzuen jakingo duzue.




Bukatzeko, Matematikako irakasgaiako mintegian frogatu genuen Scratch aplikazioa aurkeztu nahi dizuet. 

Aplikazio honen funtzioa, programatzea da. Horretarako, intrukzio ezberdinak ematen ditu eta horiek jarraituz, edozer gauza sortzeko aukera duzu, adibidez, jolas bat. 



Aplikazio honek, gero eta ezagunagoa da eskoletan eta, gero eta irakasle gehiago frogatzera animatzen dira. Gainera, umeentzat nahiko erraza bihurtzen da eta horrek, haien motibazioa areagotzea eragiten du. Nire ustez, aplikazio honek, etorkizunari begira, gela guztietan edo ia guztietan erabiliko den aplikazioa izango da.

Jarraian ikusteko interesgarriak izan daitezkeen adibide batzuk txertatuko dizkizuet:






Espero dut aurkeztutako eta erakutsitako guztia zuen interesetatik abiatzea. Niretzat oso baliogarriak izan dira errekurtso guzti hauetan sakontzea eta ikasleekin gelan frogatzeko irrikitan nago.

Trasteatu eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina