2016(e)ko azaroa 23, asteazkena

WEB 2.0 GALDETEGIA eta KURTSOKO EBALUAZIOA

Kaixo guztioi,

Gaurko sarreran, gelan egindako galdetegia aurkeztuko dizuet, aurreko sarreran komentatu nizuen moduan, gaurko klasean "azterketa" bat egin dugu eta azterketa hori, galdetegi bat izan da. 

Galdetegi horretan, betetzeko 15 galdera egon dira eta amaieran, Errealitate Areagotuari (Realidad Aumentada-RA) buruzko autoebaluazioa egin behar izan dugu Bertan, gure esperientzia nolakoa izan den adierazi behar izan dugu.

Hurrengo linkean egin dugun galdetegia txertatzen dizuet, eskura izan dezazuen eta ausartzekotan bete dezazuen, badakizue irakurri beharreko dokumentua beste sarreran dagoela: http://www.sav.us.es/encuestas/rafodiun/web20/postest_TAM.html


Horrez gain, irakasleak irakasgaiaren web gunean, "Sormendigitala", hain zuzen ere, adierazitako ebaluazioa aztertzen eta komentatzen egon gara, argi izateko amaierako nota jartzerakoan zer den kontuan hartuko duena. Interesgarria izan daiteke zuekin informazio hori partekatzea. Horrela, jakin dezakezue zein motatako kontzeptuak, ekintzak eta proiektuak ebaluatzen diren eta horien artean, zelan banatzen den puntuazioa: Ebaluazio irizpideak

Gaur komentatutakoa agian ez dauka gailentasun handirik, baina badakizue gustatzen zaidala zuekin partekatzea lantzen eta egiten dugun guzti-guztia. Beraz, espero dut betiko moduan baliogarria izatea gaurko sarreran txertatutakoa. Linketan sartzen bazarete, gaurko egunean azaldutakoa eta orokorrean, irakasgaian egiten duguna eta nola egiten dugun hobeto ulertzeko aukera izango duzue. 

Ondo izan eta hurrengo sarrera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina