2016(e)ko azaroa 19, larunbata

TICS eta ESKOLA 2.0

Egun on guztioi,

Gaurko sarreran MOOC-aren 5. moduluaren azken jarduera txertatuko dizuet. Aurreko sarreran komentatu nizuen moduan, Teknologia gero eta indar handiago hartzen hasi da Hezkuntza arloan. Ondorioz, gero eta ikastetxe gehiagotan Teknologiaren erabilera bultzatzea eragin izan du. 

Egoera honetan, Vera-Cruz eskola aurkitzen dugu. Eskola honetan, TIC metolodologia eta Eskola 2.0 proiektuan murgilduta daude.

Eskola honen ustetan, TIC metodologiak ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aberasten duela komentatzen dute. LH-ko 3. mailatik DBH-ko 4. mailara arte, geletan arbela digitalak ipini dituzte eta LH-ko 5. mailatik aurrera, ikasle bakoitzak ordenagailu digitalak dituzte.

Eskola honen web gunean adierazten denaren arabera, oso esperientzia ona izaten ari da. Ikasleen motibazioa eta ikasteko nahiak handitu direla nabari izan dute. Gainera, irakasgai guztiak bateratzeko aukera ematen duen elementua da, Teknologia, eta herramienta berriak erabiltzeak oso onuragarria izaten ari da. Honekin batera, klaseak dinamikoagoak izatea lortzen ari dira, zeinetan talde lana edo lan kooperatiboa asko bultzatzen den. Hori dela eta, Vera-Cruz eskolan Teknologia etorkizunerako ezibesteko tresna izango dela uste dut.

Espero dut gaur azaldutako interesgarria izatea eta noski, baliogarria.

Laster arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina