2016(e)ko azaroa 2, asteazkena

MOOC eta "ERREALITATE AREAGOTUA"

Kaixo danoi:

Gaurko sarrera klasean landu dugunaren inguruan joango da. Dakizuenez, MOOC kurtso bat egin dugu eta atal honi bukaera emateko, MOOC-aren inguruan hitz egiten egon gara. Gogoratu izan dugu, zer diren,  nondik datorren izena, zein motatakoak dauden, zein plataformetan aurkitu daitezkeen eta metologia honek hartu duen indarrari buruz ere zenbait gauza komentatu ditugu.

Garrantzitsua da azpimarratzea, lehenengo MOOC-a 2008an George Siemens zabaldu zuen eta bertan, 2.300 ikasle apuntatu zirela.  Hau arrakasta handia izan zuela ikusita, Stanford Unibertsitateko irakasle batek, Sebastian Trhun, hain zuzen ere, beste kurtso bat zabaltzea erabaki zuen eta honetan, ia- ia 60.000 ikasle izena eman zuten.
MOOC-aren izenaren jatorriari dagokionez, Dave Cormeir egindako proposamenatik dator, non izenaren hizki bakoitzari esanahi bat jarri zion: M (massive) O (open) O (online) C (course). Bideotxo bat txertatuko dizuet, oso interesgarria dena, honen jatorria hobeto ulertu dezazuen.




Honekin batera, bete dugun MOOC kurtsoan honen inguruan ikusi eta irakurri dugun informazioa ere txertatuko dizuet. Bertan, MOOC motak eta plataforma ezberdinak azalduko dira. Interesgarria izan daiteke hurrengo dokumentuei begiratxo bat ematea, informazio balogarria baita.

- Zer dira MOOC-ak?


- MOOC motak:


Informazio gehigarria:

Caber, J. ; Llorente, M.C. y Vázquez, A.I. (2014): Las tipologías de MOOC. Su diseño e implicaciones educativas. Revista de Curriculum y Formación del Profesorado, 18, 1.

- MOOC munduan (plataforma ezberdinak):




Informazio gehigarria:

Informe de Telefónica sobre los MOOC en España.

Presentación de Silvia Andreoli sobre Educación abierta. MOOC en el escenario educativo. En esta presentación se repasan algunas de las plataformas más importantes que alojan cursos MOOC.


Horrez gain, "Realidad Aumentada"-ri buruz hitz egin dugu eta irakasleak komentatu digu gai honen inguruan lan bat egingo dugula. Gaurko klasean, berez zer den azaldu digu eta hurrengo linka adieraziko dizuet, honen inguruko informazioa duena:


Lana egiteko, testu bat irakurri behar dugu. Ondoren, Aurasma web gunean sartu behar gara. Bertan, agertzen diren 5 aplikazioen inguruan hausnartu behar dugu eta horietako bi erabiliz, bakoitzeko ariketa bat egin beharko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina