2016(e)ko azaroa 26, larunbata

MINTEGIA- APA Style

Egun on!

Gaurko sarreran, atzo izandako mintegian landutakoa komentatuko dizuet. Dakigzuenez, noizean behin mintegiak egiten ditugu, normalean, gelan lantzen dugunaz gain, beste gauza berriak ezagutzeko eta lantzeko. Mintegia honetan, bibliografia eta APA arauekin jarraituko dugu. Irakasleak, APA Style web gunea erakutsi zigun eta bertan, trasteatzen egon ginen. Esate baterako, web gune horretan agertzen diren gidak aztertzen egon ginen eta gure oinarria hurrengoa izan zen: Basic of APA Style

Mintegia nahiko interesgarria izan zela adierazi dezaket. Irakasleak trukotxo ezberdinak komentatzen zizkigu GRAL-aren (Gradu Amaierako Lana) bibliografia egitean, arazorik ez izateko eta aldi berean, ondo egiteko. Gainera, bibliografiak oso oso luzeak direnean, aplikazio ezberdinak daudela azaldu zigun. Aplikazio horiek erabiliz, adibidez Googlek ateratako Bitsy aplikazioa, linka laburtzeko aukera ematen dute. Beraz, oso erabilgarria izango dela uste dut.

Gomendatzen zaituztet, txertatu dizuedan linketan sartzea eta bertan dagoen informazioari begirada bat ematea. Benetan, oso erabilgarria izan daitekeela.

Ondo izan eta hurrengo sarrera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina