2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

PLE, IKANOS ETA DIGCOMP

Arratsalde on danoi:

Gaurko sarreran gelan landutako zenbait terminoren inguruan hitz egingo dizuet. 
Alde batetik, PLE metodologia edo ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari buruz hitz egiten egon gara eta zuekin partekatu nahi ditut ikusitako bi bideo. Oso interesgarria dira, PLE zer den primeran azaltzen dutelako. Bata bestea baino luzeagoa da. Luzeagoa den horretan, aditu batek Jordi Abell-ek, hain zuzen ere, PLE-ren inguruan, bere ikuspuntuak adierazten dituelako. 

Espero dut zuen gustukoak izatea eta haiekin asko ikastea!




Horrez gain, gaitasun digitala eta honen garapenaren garrantzia komentatzen egiten egon gara. Proiektu ezberdinak ikusi ditugu, gaitasun honen garapenean lagungarriak izan ahal direnak. Adibidez: IKANOS. Proiektu honek, diagnotiko bat egiteko aukera ematen du, galdetegi batzuen bitartez, ikus dezagun mundu digitalean zein egoeran aurkitzen garen.
Jarraian uzten dizuet proiektu honen aurkezpena egiteko eraiki den bideoa. Niri pertsonalki asko gustatu zait. Oso bitxia dela uste dut.




Ikanos proiektuari buruz hitz egitean, DIGCOMP atera da, hau da, Digital Competence eta Anusca Ferrarik izena atera da gure elkarrizketan. Emakume honek, Europan mailan eskoletako gaitasun digitalaren ardura da. Ingelesez, Digital Skills Project Manager for European Schoolnet esaten dena.

Jarraian Anuscari egindako elkarrizketa bat txertatzen dizuet. Bertan, DIGCOMP zertan datzan modu oso zehatz batean azaltzen du.





Gaurkoz hori da guztia, espero dut baliagarria izatea adierazitako informazio guztia. Ondo izan eta hurrengo egunera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina