2014(e)ko azaroa 28, ostirala

2014ko azaroaren 28ko klase praktikoa

Gaur ez dugu eduki klaserik Fakultatea itxi dutelako 4.mailakoen graduazioa delako. Izan ere, irakaslearekin gelditu gara datorren ostegunean klasea berreskuratzeko.

Sarrera honekin, aste honetako egunerokoa bukatzen dut.

Espero dut asteburu ona izatea. Nirea abesti honekin astean da...
Ondo pasa eta zaindu lagunok!!!!!!!


2014(e)ko azaroa 27, osteguna

Logocentrismoarekin zerikusia duen bideo deigarria

Pasadan egunean Arte irakasgaian ikusi genuen Bideo bate zuekin konpartitu nahi dut asko gustatu zitzaidalako eta oso barregarria iruditu zitzaidalako.
Klasean landutako Logocentrismoaren teoriarekin zerikusia du.  ESPERO DUT ZUEN GUSTUKOA ERE IZATEA!




ESKOLA 2.0

Dokumentatzaile bezala behatzen ari Garen Talde batetik oso interesgarria iruditu Zaidan bideotxo bate txertatzen dizuet, IKUS dezazuen oso ondo Eskola 2.0-ren eginkizuna edo funtzioa zein den :


2014ko azaroaren 27ko klase teorikoa

Gaurko teoria klasera ezin izan nahi joan batzarra nuelako nik ikasitako ikastolako Ikasketa Buruarekin. Goiz osoa eman dut berarekin hitz egiten baimena eman behar zidalako musika arlorako egin behar dugun emanaldi artistikoa han grabatu ahal izateko.

Horrez gain, klasekideei galdetu diet zer egin duten eta aurkezpenekin jarraitu dutela komentatu didate. 
Horri lotuta esan beharra dago, aurkezpenetan ezagutzen ez dudan programa bat erabili dutela, Powtoon, alegia. Ezberdina dela eta aurkezpenak egiteko oso egokia eta polita gelditzen dela esan didate, beraz frogatu beharko du! 

2014ko azaroaren 27ko klase praktikoa

Gaurko klase praktikoan Sites-arekin jarraitu dugu. Berriz ere, beste egunetan bezala banatu gara eta bakoitzak bere lana egiten jarri da.

Asko aurreratu dugula uste dut. Gero eta gauza gehiago egiten dakigu eta teknika zein programa berriak ezagutu ditugu. Oso gustura nago eta horrek, asko pozten nau. Gainera, orain bai lana gogoekin hartzen dut eta primeran geratzea nahi dudanez, ordu asko ematen ditut polita eta txukun gelditzeko.



2014(e)ko azaroa 25, asteartea

Sexismoari EZ

Aurreko sarreran Genero indarkeriaren aurka azaleratu naiz; aldiz honetan, horri erreparatuz, Sexismoaren kontra agertuko naiz.

Esan beharra dago "Komunkiazioa" irakasgaian idazki bat prestatzen gaudela Hezkidetzari buruz, eta sexismoari garrantzi handia ematen ari gara. Idatzizkoarekin adibide ugari ikusi eta aztertu ditut, horregatik adierazi nahi dut, arazo hau moztea beharrezkoa dela, oso kaltegarria delako gizartearentzako eta bertan dauden ideia eta ezaugarrientzako. Beraz, BERDINTASUNA GENEROEN ARTEAN ALDARRIKATZEN HASI BEHAR GARA!



Genero indarkeriaren aurkako eguna

GAUR, AZAROAREN 25a, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA DA!

Hemen txertatzen dizuet El Correo egunkaria idatzi duena gai honi buruz eta Bilbon egin dena biolentzia jasaten dutenek bakarrik ez daudela ohar dezaten.




EZ AHAZTU ZUEKIN GAUDELA! ANIMO ETA AURRERA SEGI!


2014(e)ko azaroa 23, igandea

EGUN ON LAGUNOOOOOOOOOOK!


Gaur Igandea da ia eta bihar berriz astearen hasierara bueltatze gara, Astelehenera ... Ze azkar pasatzen den asteburua! 






Sarreratxo honetan ahalbideratzen dizuet bideotxo bat umeentzako oso egokiena dena. Bideo honetan, nahiz eta gaztelaniaz egon, Teknologia ondo erabiltzeko 10 urrats edo teknika ikusteko aukera dago. Zuek ere ikusteko da; hala  ere, gomendatzen dizuet zuen inguruan ume txikiren bat egotekotan jartzeko. Gainera, istoriatxo baten moduan kontatzen denez, ez dut uste aspergarria izango denik.




Taldeko argazkia eta Sites-a


Pasadan asteko praktikako azalapenean, ahaztu zitzaidan komentatzea gure taldea argazki bat atera ginela Sitesean jartzeko. Badakizue niri gustatzen zaidala zuekin dena partekatzea, beraz hona hemen gure super hiper mega argazkia: 






Horrez gain, utzi nahi dizuet gure Sitesaren link-a ikus dezazuen zenbat aurreratu dugun eta nahi izatekotan zuen iritzia emateko. Dakizuenez asko kostatu zaigu lan hau aurrera ateratzea, 0tik hasi ginelako; beraz, espero dut Sitesa behatzerakoan nabaritu dezazuen egindako esfortsua eta jarritako gogoak.

https://sites.google.com/site/dokumentatzaileak01/

2014(e)ko azaroa 22, larunbata

Umeen eguna

Ostegunean, Azaroaren 20an, umeen eguna izan zen. 

Polita da gizarte osoari gogoratzea, ez soilik hezkuntzan lan egiten dutenei edo egingo dutenei, umeek duten garrantzia. Gogoratzea umeen irribarrea gugan duen eragina eta haiei esker lortzen dena. Gogoratzea, bizitzan UMEAK EZINBESTEKOAK DIRELA!


Abesti honekin umeei erreferentzia egin nahi diet. Asko gustatzen zaidan kanta da eta niretzat sentimenduz betea dago. " We are the world, we are the children"


2014(e)ko azaroa 21, ostirala

2014ko azaroaren 21eko klase praktikoa

Gaurko klasea tentsioarekin hasi da, irakasleak komentatu digulako ez zaiola gustatzen, klasetik lehen ateratzen garenean. Denon artean saiatu gara azaltzen zergatik egiten dugun, autobusen ordutegiagatik esate baterako, baina berak ulertzen ez duela adierazi digu eta konpondu behar den arazoa dela uste du. Nahiz hitz egiten egon denboratxo bat, ez gara ados jarri eta irakasleak klaseko gaiekin hastea erabaki du.

Lehenengo bideo bat jarri digu, non, Sugata Miltra herri txirioetan teknologia arloan egon diren aldaketak eta hobekuntzak erakusten dituen eta umeen jarrera horren aurrean nolako den. Oso polita eta interesgarria izan da. Gainera, teknologiari buruzko beste pertsonek duten ikuspegiaz ohartzeko eta umeen gaitasunaz hausnartzeko balio du. Bideo hau ikustean, gehien gustatu eta harritu nauena izan da, umeek zenbat gauza ikasi dezaketen haien kabuz eta nola laguntzen diren haien artean.
Hemen txertatzen dizuet eta ikustera gonbidatzen zaituztet, benetan pena merezi duelako.




Ostean, talde bakoitzak bere lana egiten jarraitu du. Guk, atzo bezala bikoteka banatu gara eta bik Sitesean lantzen zeuden bitartean, besteak informazioa bilatzen egon dira.


Lanarekin hasten naizen bakoitzean, asko agobiatzen naiz egiteko hainbat gauza ditugulako. Gainera, denbora gutxi geratzen denez klase osoaren aurrean behatutakoari buruz eta sortutako Sitea aurkezteko tentsioa gero eta handiagoa da. Izan ere, lasaitzen saiatzen naiz eta pentsamendu optimista edukitzen.


Horrez gain, esan behar dut, taldean koordinazio ona dagoela, beraz horrek asko laguntzen duela lana aurrera ateratzen eta gure arteko harremana garatzen. 




2014(e)ko azaroa 20, osteguna

Esaera zaharra

Zuekin konpartitu nahi dut pasadan egunean entzun nuen hizkuntzei erreferentzia egiten dion esaera bat, gure kasuan euskarari:

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"

ANIMATU NAHI ZAITUZTET EUSKARAZ HITZ EGITERA ETA EUSKARAZ BIZITZERA!

Bideotxoa

Internetetik trasteatzen egon naiz eta bideo ezberdinak ikusi ondoren, zuekin konpartitu nahi dut interesgarriena iruditu zaidana. Bideo honekin, hezkuntzan eta teknologia arloan egon diren aldaketak ezagutzeko aukera duzue.

 Espero dut zuen gustukoa izatea. DISFRUTATU!

2014ko azaroaren 20ko klase praktikoa

Klase praktikoan talde bakoitzak bere lanarekin jarraitzeko aukera eman digu irakasleak.

Gu  hasiera batean, lana bitan antolatu dugu, bik egon dira egokitutako taldeen aurkezpenak biltzen eta antolatzen eta beste bik, hezkuntzaren inguruan informazioa bilatzen.
Lan hori bukatu ostean, laurok Sitesarekin sartu gara eta aldaketak egin ditugu, poliki-poliki lanak sartzen hasi gara, trasteatzen jarraitu dugu gauza berriak topatzeko eta egin ahal izateko. Gainera, agertu zaizkigun zalantza guztiak, ppt-ak edo preziak Sitean nola sartu, adibidez, irakasleari galdetu diogu eta emandako azalpenekin lortu dugu.

Orokorrean, nahiz eta oso agobiatutak ibili egin behar ditugun gauza guztiekin, oso pozik nago bai pertsonalki zein taldeka, teknologia arloan gero eta garatuagoak gaudela uste dudalako. Horrekin batera esatea,  irakasleak jarritako metodologia honekin trebatzeari beldurra kendu diogula eta autonomia irabazi dugula. 




Orain bai esan dezakeedala,  AHAL DUT!



2014ko azaroaren 20ko klase teorikoa

Gaurko klase teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Beste talde batzuk haien aurkezpenak egin dituzte eta dokumentatzaileek ere haien lanari ekin diote.

Guri egokitutako taldeek pasadan astean aurkeztu zutenez, guk behar dugun informazioa badaukagu, beraz soilik klase  praktikoetan  landu behar dena falta zaigu, Sitesa esate baterako.

Ni gaur asko aspertu egon naiz, ez zaidalako interesgarria iruditu hitz egin dutenaz. Gainera, nahiko agobiatuta gaudenez egin behar ditugun lan guztiekin, antentzioa jartzea gehiago kostatu zait. Hala ere, isiltasuna mantendu dut hitz egiten zeudenei ez oztopatzeko. 

2014(e)ko azaroa 14, ostirala

2014ko azaroaren 14ko klase praktikoa

Gaur, ostirala da ia!!!!!!!







Baina ni... gaixorik nago... eta ezin izan dut klasera joan. Beraz, ezin izango dut IKT-ko klase praktikora joan. Izan ere, nire taldekideekin hitz egin dut eta esan diet lana banatzen dutenean, nire zeregina esateko, ni etxean hobeto egotekoan egiteko eta datorren klaserako eginda eramateko.

Honekin, aste honetan IKT-ko klaseetan egindakoaren  eta bai pertsonalki zein taldean sentitutakoa eta gertatutakoaren azalpenarekin bukatzen dut.

Gaurko sarrerari amaiera emateko, ustez dizuet gustuko dudan Ken Zazpiko abesti bat, zuek entzun dezazuen eta asteburua ondo has dezazuen; Ezer ez da betiko.


ONDO PASA ASTEBURUA! NIGATIK DISFRUTATU!

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

2014ko azaroaren 13ko klase praktikoa

Gaurko klase praktikoa, klase teorikoan egindakoaren jarraipena izan da. Izan ere, klase praktikoan egindakoa kontatzen hasi baino lehen, esan beharra dago, errekreo orduan, nire taldekide batek eta biok irakaslearekin hizt egin dugula, lanaren estruktura eta helburua ondo finkatzeko eta baieztatzeko ondo goazela. Irakasleak guk prestatu dugun gidoia azaldu ondoren, zenbait aholku eman dizkigu eta lasai egoteko esan digu, bide egokia poliki-poliki eraikitzen goazelako.

Klase praktikoari bueltatuz; berriz ere, taldean bildu gara eta gure lana egiten jarraitu dugu. Lehenengo, aurkezpena egin dituzten taldeekin hitz egin dugu, lana egiteko erabili duten materiala eskatzeko eta egindako euskarri digitala gurekin partekatzeko. Ostean, taldean lau garenez; bik joan dira aurkezpenen taldeekin hitz egitera, nola sentitu diren, zailtasunak eta lanaren banaketaz galdetzeko eta apuntatzeko eta beste biek, Site-an lan egiten egon dira; antolatzen, izenburu eta azpi-izenburuak prestarzen, hiperbinkuluak egiten, etab.

Ni, Sitean lan egiten egon naiz. Orrialde birtual honi buruz esateko dut, ez badakizu ezer erabiltzen zaila egiten zaizula, baina erabiltzen ikasten duzunean, azkar moldatzen zara eta gaztelaniaz esaten den moduan "todo va sobre ruedas".
Egia esanda, nire taldekideak eta nik ez genekien ezer egiten, baina klasekide baten laguntzaz, ekintza ezberdinak erakutsi dizkigunez, eta genituen galdera guztiak erantzun dizkigunez, trukoa hartu dugu eta oso gustura lan egiten egon gara. Horregatik, eskerrak ematen diot hemendik Peiori, bere laguntza gaur ezinbesteko izan delako. ESKERRIK ASKO PEIO!


2014ko azaroaren 13ko klase teorikoa

Gaurko egunean, aurkezpen eguna izan da. Ni, nire taldearekin bildu naiz eta  gure lana betetzean hasi gara, hau da, dokumentatzaileen lana. Egokitu zaizkigun 5 taldeen aurkezpenak behatu ditugu. 
Behaketa on bat egiteko, apunteak, bideoak eta argazkiak atera ditugu, ostean hausnarketa egiteko baliogarriak izango direnak. 
Aipatzekoa da ere, aurkezpena egin dituzten taldeak haien lana nahiko ondo egin dutela; bain,a talde handiaren jarrera eskasa izan dela. Gehienak aspertu dira eta hitz egiten hasi dira edo ordenagailuarekin beraien gauzak egin dituzte.

Nire taldera bueltatuz, hasieratik oso galduta sentitu gara, ez genekielako zein ezaugarri, ekintza edo egoera hartu behar genituen kontuan, baina irakasleak azalpena eman ondoren, gure buru argitzen joan gara eta lanari ekin diogu.



Egia esanda, dokumentatzaileen lana konplexua da, hainbat gauzaz ohartu behar zarelako. Gainera, metodologia hau inoiz erabili ez dugunez, gehiago kostatzen zaigu aurrera eramatea. Izan ere, irakaslearen laguntza izanez, pixkanaka-pixkanaka bide egokia hartzen hasi garela uste dut.

Orokorrean, oso estresatuak egon gara gaur, baina pentsamendu positiboa dugu eta  espero dut, azkenean, egiten ari garen esfortsuarekin lan polit bat ateratzea. 


2014(e)ko azaroa 9, igandea

KAIXOOOOOOOOO LAGUNOOOOOOK!!!!!

Zelan doa asteburua?

Aste honetan, Modulu Astea izan denez, ez dugu IKT-ko klaserik izan, horregatik ez dut horri buruz ezer idatzi.

Egia esanda, nahiz eta aste laburra izan, astelehenean, Eskola eguna izan zenez, ez ginelako klasera etorri, oso lanpetuta egon naiz nire taldearekin Modulu Lana prestatzen eta antolatzen. Izan ere, badakizue beti saiatzen naizela denbora ateratzen zuei idazteko.

Ondo izan, baina ez ahaztu kalera euritakoa eta txamarra ateratzea, udazkena heldu dela!




2014(e)ko azaroa 1, larunbata

2014ko Urriaren 31ko klase praktikoa

Gaurko klasean, taldeetan ipini gara eta irakaslearearekin bildu gara  gure lanari buruz hitz egiteko eta helburu nagusia finkatzeko. 
Lanaren azalpena jaso ondoren,  jarraitu behar ditugun pausuak argiago ditugu, beraz, poliki-poliki lanari ekin ahal diogu. Gainera irakasleak, baliogarriak izango diren iturri ezberdinak erraztu dizkigu lanari hasiera emateko. Izan ere, oraindik ez dakigu nola antolatu ezta Sites-a nola erabiltzen den.

Espero dugu datorren astean gure ideak argitzea, lanari jarraipena emateko.

Gaurko eguna gure aldetik, nahiz eta irakasleak bete beharreko azaldu, ez da oso aprobetzagarria izan.


2014ko Urriaren 30ko klase praktikoa

Gaurko klasean, teorian bezala taldeetan bildu gara. Hasieran, ikaskide batzuk haien bloga aurkeztu digute. Ostean, irakasleak Sites bat egiteko agindu digu. Berak ez du inolako azalpenik eman, trasteatu behar dugula esan digu eta horrela egin dugu.
Ez genekien nondik hasi, baina bururatu zaigu gmail orokor bat sortzea eta handik Sites-a egitea. Sites-ean sartu garenean, txarto aukeratu dugu plantilla eta berriro egin behar izan dugu. Hala ere, azkenean ondo atera zaigu eta gure lanaren lehenengo pausua bete dugula esan dezaket.


Horrez gain, adierazi nahi dut poliki-poliki Bloga aurrera doala. Gero eta gauza gehiago egiten badakit eta horrek pozten nau.

Bitxikeri moduan esatea, klase erdian sutearen simulakroa izan dugula, eta ia ia ez garela konturatzen oso baxu dagoelako txirrina.


LOMCEren aurkako greba

Urriaren 23an,  unibertsitateko ikasleek LOMCEren aukarko greba antolatu zuten berriz ere. 
Klasean bozketa egin ondoren, greba egingo genuela atera zen eta horregatik, klasera ez nintzen etorri. 

IKASTEKO ESKUBIDEA DUGU ETA EMAITZAK ONAK IZATEKO BIDEA EGOKIA IZAN BEHAR DA, BESTELA OSO ZAILA IZANGO DA HEZKUNTZAK ESKAINTZEN DITUEN GAITASUNAK BERE OSOTASUNEAN BETETZEA.




2014ko urriak 30ko klase teorikoa:

Gaurko klasean irakasleak bideo bat jarri digu, non, Madrileko unibertsitateko irakasle batek agertzen den, Maria Acaso, hezkuntzari buruz zer pentsatzen duen eta bere ustez egin beharreko aldaketan adierazten. Hemen jartzen dizuet guztiok nahi izatekotan ikus ezazuen.


Horrez gain, taldeetan jarri gara egin behar dugun lanaz hitz egiteko eta helburuak ondo finkatzeko. Egia esanda, momentuz nahiko galduta gaude. Dokumentzaileak gara, beraz, gure funtzioa beste taldeak behatzea da eta oraindik ez dakigu nola egingo dugun, nola antolatuko garen... ez dakigu nola aterako zaigun lana. Izan ere, bide ezberdinetatik abiatuz ondo egtiten saiatuko gara.